Berastegiko I. Negutrail mendi lasterketako izen-ematea, martxa onean

Ataria 2018ko urtarrilaren 5a

Argazkia: Pixabay

Otsailaren 4an Negutrail lasterketa jokatu da, lehen aldiz, Berastegin. Ibilbidearen nondik norakoak ezagutzeko deialdia egin dute antolatzaileek urtarrilaren 14rako.

16,35 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek, eta hiru gailurretatik igaroko da lasterketa. Lehena Urdelar (859 m.) izango da, 6,8. kilometroan; Moa lepora jaitsi ondoren, 8,8. kilometroan SanLorentzo (808 m.) igo beharko dute; eta azken gailurra igo aurretik Gorosmendira jaitsi eta azken aldapa hartuz Ipuliñora (900 m.) igoko dira, 11,6. kilometroan.

Powered by Wikiloc

Dagoeneko 65 korrikalarik eman dute izena Negutrail mendi lasterketako lehen edizioan. Izen-emateak http://www.herrikrosa.eus atarian egin ahal izango dira, 18€ren truke, urtarrilaren 31ra bitarte. Lasterketa bezperan eta egunean bertan ere eman ahal izango da izena Berastegiko Udaletxean. Otsailaren 3an, 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta hurrengo egunean, 08:30etik 09:30era bitartean. Bi kasu hauetan, izen-emateak 28€ balioa izango du. Parte hartzaile guztiek istripu aseguru bat izango dute.

Hiru aste lehenago, urtarrilaren 14an, igandez, ibilbidea ezagutzera aterako dira. Goizeko 09:30ean izango da irteera, Berastegiko plazatik, eta 2 ordu eta 2 ordu t'erdi arteko iraupena izango du, gutxi gora behera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!