"25 urte barru, berriz elkartu gaitezen"

Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko azaroaren 12a

25 urte barru, bertan elkart 1 1510504764598
25 urte barru, bertan elkart 7 1510504803313
25 urte barru, bertan elkart 13 1510504843304
25 urte barru, bertan elkart 18 1510504876713
25 urte barru, bertan elkart 2 1510504772592
25 urte barru, bertan elkart 3 1510504777865
25 urte barru, bertan elkart 4 1510504784579
25 urte barru, bertan elkart 5 1510504790858
25 urte barru, bertan elkart 6 1510504796745
25 urte barru, bertan elkart 8 1510504810059
25 urte barru, bertan elkart 9 1510504817928
25 urte barru, bertan elkart 10 1510504823906
25 urte barru, bertan elkart 11 1510504830269
25 urte barru, bertan elkart 12 1510504836966
25 urte barru, bertan elkart 14 1510504849748
25 urte barru, bertan elkart 15 1510504857611
25 urte barru, bertan elkart 16 1510504863759
25 urte barru, bertan elkart 17 1510504869978
25 urte barru, bertan elkart 19 1510504883793
25 urte barru, bertan elkart 20 1510504888925

Berastegiko J. A. Muñagorri eskolak, 25. urteurreneko festa eguna ospatu du. Goizean, hasiera ekitaldia burutu dute, J. A. Muñagorri eskolak 25 urte dokumentala ikusi aurretik eta guztiek batera bazkaldu eta dantzatu baino lehen.

Herri bat bizi mantentzen duen eskolaren mende laurdena ospatu dute, gaur, Berastegin. Hain zuzen ere, gaur bete dira 25 urte, J. A. Muñagorri eskola inauguratu zutela. Eskola zaharretik berrirako saltoa emanda hazten joan den proiektuan murgildu ziren berastegiarren bizipen eta sentimendu guztiak plazaratu dira J. A. Muñagorri eskolako aretoan, goizean egin duten hasiera ekitaldian. Bertan, Ane Garate zuzendariaren eta Amaia Agirre alkatearen hitzak entzun ondoren, bertsoak abestu eta agurra dantzatu dute ikasle ohi batzuk. Jarraian, eskolako ikasle zaharrena eta gazteena izan dira zinta moztu dutenak.

Lasaiago zegoen, ondoren, Garate zuzendaria, ekitaldiko urduritasunak behin uxatuta. "Jada ireki ditugu ateak, eta jendea hasi da azken hilabeteko lanaren fruituak ikusten". "Ekitaldia xumea izan da, gertukoa eta herritarra, bertan, ikasle ohiek parte hartu dutelarik", gehitu du. Eta hain zuzen, lehen aipatutako sentimendu eta bizipenak, ondoren ere plazaratu dira, Irati Saizar eskolako ikasle ohiak, bertako irakasleak eta zuzendaria elkarrizketatu ondoren, osatu duen bideoa pantailan ikusi ahal izan denean. "Interesgarria eta emozioz jositakoa izango da, elkarrizketatuei ere galderak egiterakoan, emozioa bilatu nahi izan digulako. Malkoren bat edo beste ere isuriko zaio bakarren bati".

Eskola bera ere, ekitaldia bezala, bertakoa eta herritarra da Garateren hitzetan: "herri bat eskolarik gabe ez delako ezer". Gaur ireki ditu ateak, eta bertan, sukaldean nola aritu ikasteko, argazki zaharrak ikusteko, jolaserako, euskal dantzak ikasteko edota aurpegia marrazteko tailerrak izan dira. Azkenik, herri bazkaria egin dute frontoian eta festarekin amaitzeko, jolasak eta erromeria izan dituzte.

Erlazionatuak

Agurra eta bertsoak, Muñagorri eskolari

Josu Artutxa Dorronsoro 2017 aza 12 Berastegi

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!