Egun osoko jaia antolatu dute eskolaren urteurrena ospatzeko

Ataria 2017ko azaroaren 8a

Irudian, Berastegiko Muñagorri eskola.

Igandean, hilak 12, beteko ditu 25 urte Muñagorri eskolak; data dela eta egindako bideoa eskainiko dute 12:30ean.

Igandean beteko dira justu, 25 urte J. A. Muñagorri eskola inauguratu zutela. Eskola zaharretik berrirako saltoa emanda hazten joan den proiektuan murgildu ziren berastegiarrak eta bizipen eta sentimendu horiek guztiak bideo batean bildu ditu Irati Saizar kazetariak. Igandean eskainiko dute emaitza, 12:30etik aurrera. Bideoa egiteko egungo zuzendaria, Ane Garate, eta 25 urte hauetan irakasle izan den Izaskun Ezeiza elkarrizketatu ditu, besteak beste.

Ate irekiak ere egingo dituzte goizean eta eskolan dantzatzeko, aurpegia margotzeko edota pintxo tailerrean parte hartzeko aukera izango da. Eguna borobiltzeko herri bazkaria izango dute eta ondoren, erromeria izango dute herri bat bizi mantentzen duen eskolaren mende laurdena ospatzeko.

 

EGITARAUA

Azaroak 12, igandea

10:00. 25. urteurreneko ekitaldien hasiera.

10:30. Ate irekiak eskolan.

12:00. Pintxo dastatzea.

12:30. J. A. Muñagorri eskolak 25 urte bideoa Irati Saizarren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

14:00. Herri bazkaria eta ondoren jolasak haur eta gurasoentzat.

18:00. Txokolate jatea eta ondoren, erromeria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!