Kultur Astera begira jarri dira Berastegin

Tolosaldeko Ataria 2017ko ira. 19a, 13:25

Berastegiko Kultur Astea urriaren 26, 27, 28 eta 29, eta azaroaren 2, 3, 4 eta 5ean izango da, eta horri begira, hainbat izen emate ireki dituzte jada.

Kultur Astea azaroaren 5eko XIX. Azoka Egunarekin amaituko dute eta egun horretan banatuko dituzte Argazki Rallyko sariak. Argazki Rallya urriaren 11tik 16ra izango da eta aurten bitan banatu dute lehiaketa; kamera analogikoarena eta kamera digitalena. Izena emateko eguna urriaren 11 izango da, 20:00etan udal bulegoetan, eta bukatu, urriaren 16an bukatuko da ordu eta leku berean. Analogikoan parte hartzen dutenek, 12 argazkiko karrete bat jasoko dute eta urriaren 11n bertan jakinaraziko zaie zein den gaia. Ateratzen dituzten argazkien artetik hiru bakarrik aukeratu beharko dituzte eta urriaren 23an, 20:00etan udal bulegoetan aurkeztu. Digitalekoek, aldiz, ezingo dituzte argazkiak inongo programarekin moldatu eta ateratzen dituzten irudien artean hiru aukeratu beharko dituzte eta USB batean sartu eta udal bulegoetara urriaren 16an 20:00etan eraman. Gaia urriaren 11n ezagutuko dute.

Azoka Egunean bertan ere izango dira lehiaketak: XXVI. Gazta Lehiaketa, XIX. Postu Lehiaketa, XX. Argazki Lehiaketa, IX. Ardi, Ahari eta Bildots Lehiaketa eta XI. Animalia Erakusketa. Parte hartu nahi dutenek urriak 20 baino lehen eman behar dute izena udaletxera deituz, 943 68 30 00, edota kultura@berastegi.eus helbidera mezua idatziz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!