Berastegiko San Lorentzoak 2017

Muñagorri ikastetxekoek bota dute suziria Berastegin

Ataria 2017ko abuztuaren 9a

Azaroan herriko ikastetxeak 25 urte beteko ditu. Urtemugan, jaiei hasiera eman diete orduko guraso, irakasle, ikasle eta udal ordezkariek.

Gaur hasi eta igandean amaituko dira Berastegiko San Lorentzo Jaiak. Bost egunez bada zer gozatua. Goizean haurrak ibili dira jolasean, puzgarri eta joko artean. Arratsaldean jarraipena izango dute.

Txupinazoan, Muñagorri Herri Ikastetxekoak izan dira protagonista. Aurten 25 urte beteko ditu eskolak, eta jaiei hasiera ematea eurei egokitu zaie. Orduko udal ordezkari, guraso, irakasle eta ikasleak udaletxeko balkoian izan dira. Berastegiarrei festa onak opa dizkie denek.

 

Arratsaldeko egitaraua:

15:00-17:00. Puzgarriak eta jolasak haurrentzat, eskola atarian. 

16:00. Apar festa eskola atarian. Parte hartzeko, bainujantzia eraman beharko da.

17:30. Piramideen bila ikuskizuna plazan, Potxin eta Patxin pailazoen eskutik.

19:00. AIKO taldearekin dantzaldia plazan.

Ondoren. Zahagi ardoa plazan.

22:30. Alurr dantza taldearen emanaldia eskola atarian.

00:00. Laket taldearekin erromeria.

Ikusi hemen datozen egunetako egitaraua.

Erlazionatuak

Berastegiko San Lorentzo jaietako egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 abu 03 Berastegi

Ez duzu horrelakorik aurkituko inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 abu 07 Berastegi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!