Tailerrak eta herri batzarra, Berastegin

Ataria 2016ko abenduaren 16a

Berastegiko udal gobernuak hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren asterako; tartean jabetze eskolak zer diren azaltzeko tailerra edo indarkeria sexistaren prebentzioa nerabezaroan hizpide duena.

Egitaraua:

Asteartea, hilak 20:

  • Tailerra: Zer dira jabetze eskolak? Zer da emakumeen jabetzea? Herriko emakume guztiei zuzendutako tailerra. 17:00etatik 19:00etara, udaletxean.

 
Asteazkena, hilak 21:

  • Tailerra: Desfibriladorea nola erabili ikasteko tailerra. 18:30ean herriko elkarteetako kideentzat, eta 19:30ean, herritar ororentzat, udaletxean.

Osteguna, hilak 22:

  • Tailerra: Indarkeria sexistaren prebentzioa nerabezaroan, nerabezaroan dauden seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta. 18:00etatik 20:00etara, udaletxean.
  • Herri batzarra: 2017ko aurrekontua, hirigintza lanak, 2017ko egitasmoak eta beste hainbat kontu izango dituzte hizpide, 21:00etann pleno aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!