Gaztaina aitzakia hartuta

Ataria 2016ko abenduaren 3a

Gaztaina jate herrikoia ari dira egiten Berastegin. Mahaiaren bueltan bizilagunak elkartzeko aitzakia izan daiteke beste edozein bezala gaztaina jatea.

Festa 12:00etan hasi dute bertso triki poteoarekin, eta bazkariaren ondoren bertso saioa izango dute Andoni Egaña eta Iñigo Gorostarzurekin. Iluntzean festarekin jarraitzeko modua ere izango dute Berastegin, luncha eta DJa medio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!