Gaztain bazkaria egingo dute abenduaren 3an

Ataria 2016ko azaroaren 17a

Gaztain bazkaria egingo dute Berastegin, abenduaren 3an. 12:00etan bertso-triki-poteoa egingo dute, 14:00etan bazkaria eta ondoren, bertso saioa Andoni Egaña eta Iñigo Gorostarzurekin. Iluntzean luntxa eta DJa egongo dira. Bazkarirako txartelak udaletxean, Ategin eta Urepelen daude, 20 eurotan. Haurrek etxetik eraman beharko dute bazkaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!