Haur festa

Rebeka Calvo Gonzalez 2016ko urr. 28a, 18:07

Berastegiko Kultura Astea hasi besterik ez da egin. Lehen ekitaldia atzo izan zen. Gure Esku Dago dinamikaren eskutik Tolosaldea galdeketaren bidean hitzaldia egon zen. Gaur, berriz, haurren txanda izan da. Eskola ataria eta frontoia bere egin dute, beste behin, eta bizikleta ginkana eta betiko jokoak izan dituzte. Tartean meriendatzeko aukera ere izan dute.

lunzean Indiar Himalayako Nun mendirako espedizioko ikus-entzunezkoa ikusi ahal izango da. Espedizioan Iñigo Lizarribar berastegiarrak hartu zuen parte eta bertan izango da Ibon Zabala eta Mikel Legarretarekin batera. 19:30ean ariko dira, erabilera anitzeko gelan.

Hemen Kultur Asteko egitaraua:

Bihar, urriak 29

  • 10:30. Garagardoa etxean egiten ikasteko tailerraren lehen saioa, Axier Saizarren eskutik, Urepele elkartean.
  • 15:00. Mus Txapelketa herrikoia, Ategin.
  • 17:00. Printze txikia filma haurrentzat, erabilera anitzeko gelan.
  • 19:00. Pintxo potea.
  • 23:00. Musika iluntzea Katez eta Elizgoien ahizpak taldeekin, Urepele elkartean.

Etzi, urriak 30

  • 11:45. Ana Iparragirre organo-jolearen eta Nerea Barriola sopranoaren emanaldia, San Martin parrokian.
  • 17:00. Izeba tekla ikuskizuna musika eta jolasak tarteko, eskolako gimnasioan.
  • 19:00. Bi poliedro.Txistua eta akordeoia musika emanaldia Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenarekin, erabilera anitzeko gelan.

Azaroak 3, osteguna

  • 19:00. Gure inguruko perretxikoak ezagutu hitzaldia, Ibon Azpilikuetaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Azaroak 4, ostirala

  • 16:30. Baserria parkea Kulkiren eskutik, eskolako atarian. Tartean txokolate-jatea.
  • 18:30. Kirolariekin solasaldia, erabilera anitzeko gelan. Kirolariak Iñaki Artola eta Oinatz Bengoetxea, Mikel Nieve, Myriam Elorza eta Itsaso Nabaskues izango dira. Aurkezlea Irati Saizar izango da.
  • 22:00. Txarriboda filmaren emanaldia, erabilera anitzeko gelan.

Azaroak 5, larunbata

  • 11:30. Garagardoa egiten ikasteko ikastaroaren bigarren saioa, Axier Saizarrekin, Urepele elkartean.
  • 17:00. Miru ipuin kontaketa haurrentzat, erabilera anitzeko gelan.
  • 19:00. Ondoko hilobiko tipoa antzezlana, eskolako gimnasioan.

Azaroak 6, igandea

  • Goizean. Azoka plazan.
  • 13:30. Lehiaketa guztietako sari banaketak.
  • 18:00. Talo jatea eta goizeko lehiaketako gazta eta arroz-esneen dastatzea. Tartean Teresa Caminos eta Oihane Zubiria trikitilariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!