10:00etan hasi dute eguna berastegiarrek goiz deiarekin. Ordurako, prest zeuden puzgarriak frontoian, eta ederki gozatu dute haurrek goiz guztian. 12:00etan, zinta jokoan jolastu dute bizikletarekin.
Bazkaltzeko tartea hartu, eta hainbat ekintza izango dituzte umeek arratsaldean ere. 16:00etan apar festa izango da eskola atarian, eta 17:30ean Zatoz jolastera ikuskizuna eskainiko dute Irrien lagunak. 19:00etan, Tio Teronen Semeak taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du plazan, eta Oharkabe erromeri taldea izango da ondoren.
Nahikoa dantza eta salto egingo dute ordurako berastegiarrek, eta zahagi ardoa izango da plazan. Gauerditik aurrera, Oharkabe erromeri taldeak dantzaldia eskainiko du berriz ere goizeko ordu txikiak arte.
Bihar, San Lorentzo Eguna
Biharkoa azken festa eguna izango da Berastegin, baina ez garrantzia gutxiagokoa. Izan ere, San Lorentzo eguna ospatuko dute. Honako egitaraua izango da:
ABUZTUAK 10, ASTEAZKENA
SAN LORENTZO EGUNA
09:00. Goiz deia.
09:30. Meza San Lorentzo baselizan.
09:45. Mountain bike igoera herrikoia.
11:15. Alkate soinua udaletxetik elizara bidean.
11:30. Meza Nagusia San Martin parrokian, «Lagunak abeslari»-k eskainitako Perosiren obra kantatuarekin.
12:30. Pilota partidak:
Laut'erdian, Zubizarreta eta Salaberria aurrez aurre. Binaka, berriz, Olazabal-Altuna eta Olaizola I-Matute.
18:00. Bertsolariak: Iñigo Gorostarzu, Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio , Iker Zubeldia eta Amets Arzallus. Gai-jartzaile: Amaia Agirre.
Ondoren. San Juan dantzak eta helduen dantza soka.
22:30. Dantzerki emanaldia, herrikoen eskutik.
Ondoren. Kupela erromeri taldea.