Jose Luis Agirrezabalak airera jaurtiko duen txupinarekin emango zaie hasiera, Berastegiko jaiei. Arratsaldean zehar egingo diren kirol ikuskizunen ostean, herri afaria izango dute berastegiarrek. Egunaren hondarrean, DJ Modestoren doinuak nabarmenduko dira herriko plazan.
Kuadrillen Eguna, abuztuaren 6an izango da, eta goizean zehar ekimen ugari izango dituzte; besteak beste, patata tortilla lehiaketa, edota Luis Erasoren motozerra erakustaldia. Eguerdian, kuadrillen bazkaria izango da, giroari segida ematearren, kuadrillen arteko lehia izango da, joko ezberdinetan.
Igandean, ajeak lagata, haurren pilota partidak ikusteko aukera egongo da; gero, gainera, dantza emanaldia eskainiko dute.
Abuztuaren 8an, festen azken txanpari indartsu ekiteko, egun lasaia antolatu dute. Gaueko 22:00etan izango da, Alurr dantza taldearen emanaldia.
Astelehena ez bezala, asteartea zaratatsua izango da, Haurren Eguna izango baita. Egunean zehar, puzgarriak, jolasak edota apar festa izango dituzte haurrek, asperdura saihesteko. Gainera, arratsaldean, Zatoz jolastera eta Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna izango dituzte ikusgai herritarrek.
Azken eguna, santuaren eguna izango da. Hitzordu garrantzitsuen zerrenda barruan sartzen da: goizean ospatuko den Mountain bike igoera, arratsaldeko esku-huskako partidak, eta 18:00etako bertso saioa. Hurrengo San Lorentzori begira jarri aurretik, San Juan dantzak eta soka dantza izango dira.
Kontzertu mordoa
Urtero moduan, musika talde asko pasako dira Berastegiko taula gainetik. Bigarren egunean, 00:00etan hasita, Ze Esatek! eta Fan&Go taldea izango dira euren trebeziak azaleratzen.
Abuztuaren 7a berezia izango da; arratsaldeko Aiko taldearen emanaldiaz gain, Egan taldeak bere apurrak Berastegin ere emango dituelako. Umeen Egunean, aldiz, Oharkabe erromeri taldeak girotuko du herritarren aldartea.
Azken eguneko tristurak baretze aldera, Kupela talde ezagunak oholtza zapalduko du, eta goizaldera arte ariko dira emanaldia eskaintzen.
SAN LORENTZO JAIAK
ABUZTUAK 5, OSTIRALA
10:30. Haurren frontenis txapelketako finalak.
12:00. Suziria buruhandi eta txistularien laguntzarekin. Txupinazoa Jose Luis Agirrezabalak botako du.
Ondoren. Pala txapelketako finalak.
17:30. Auzokako herritarren arteko herri kirolak, eskola atarian.
Jarraian. Perku poteoa, herriko batukada taldearen eskutik.
21:30. Herri afaria. Ondoren, Salontzotako Kartel lehiaketako eta Leiho edo balkoi lehiaketako sari banaketak.
00:00. DJ Modesto.
ABUZTUAK 6, LARUNBATA
KUADRIlLEN EGUNA
10:00. Goiz deia.
11:00. Patata tortilla txapelketa. Bitartean. Arno abereak haurrentzat. Ondoren. Tortilla dastaketa, txakolinaz lagunduta.
Goizean zehar. Jainekin txaranga ibiliko da.
13:00. Luis Erasoren motozerra erakustaldia plazan.
14:00. Kuadrillen bazkaria eskola atarian.
17:30. Kuadrillen arteko jokoak. Ondoren. Sagardo dastaketa, txorizo egosi eta gaztarekin.
Tartean. Barriola urdaiazpiko moztailea.
Bitartean. Toka txapelketa herrikoia.
00:00. Ze Esatek! taldearen kontzertua. Segidan. Fan&go erromeri taldea.
Egun osoan zehar. Usakume Tiraketa izango da Gorosmendin.
ABUZTUAK 7, IGANDEA
10:00. Goiz deia.
11:30. Herriko aurrebenjamin, benjamin, alebin, infatil eta kadeteen pilota partidak.
18:00. Haurren dantza, txistu eta trikiti emanaldia eta haurren dantza soka.
19:30. AIKO taldearekin dantzaldi eta erromeria plazan.
Ondoren. Zahagi ardoa plazan.
00:00. Egan taldea.
ABUZTUAK 8, ASTELEHENA
22:00. Alurr dantza taldearen emanaldia, eskola atarian.
ABUZTUAK 9, ASTEARTEA
UMEEN EGUNA
10:00. Goiz deia.
10:00-14:00. Puzgarriak eta jolasak haurrentzat.
12:00. Zinta jokoa bizikletarekin.
16:00-17:00. Apar festa eskola atarian, parte hartzeko bainujantzia ekarri beharko da.
17:30. Zatoz jolastera ikuskizuna Irrien lagunen eskutik.
19:00. Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna.
20:00. Oharkabe erromeri taldea. Ondoren. Zahagi ardoa plazan.
00:00. Oharkabe erromeri taldea.
ABUZTUAK 10, ASTEAZKENA
SAN LORENTZO EGUNA
09:00. Goiz deia.
09:30. Meza San Lorentzo baselizan.
09:45. Mountain bike igoera herrikoia.
11:15. Alkate soinua udaletxetik elizara bidean.
11:30. Meza Nagusia San Martin parrokian, «Lagunak abeslari»-k eskainitako Perosiren obra kantatuarekin.
12:30. Pilota partidak:
Laut'erdian, Zubizarreta eta Salaberria aurrez aurre. Binaka, berriz, Olazabal-Altuna eta Olaizola I-Matute.
18:00. Bertsolariak: Iñigo Gorostarzu, Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio , Iker Zubeldia eta Amets Arzallus. Gai-jartzaile: Amaia Agirre.
Ondoren. San Juan dantzak eta helduen dantza soka.
22:30. Dantzerki emanaldia, herrikoen eskutik.
Ondoren. Kupela erromeri taldea.