San Lorentzo jaiak 2016

Artista txikienak protagonista

Ane Urkola 2016ko abuztuaren 7a

Haurren dantza, pandero eta trikiti emanaldia izan da Berastegiko San Lorentzoetan; ondoren, haurrek dantza soka dantzatu dute.

Asteburuari amaiera ederra eman diote berastegiarrek. 10:00etan, goiz deia izan da, eta 11:30ean herriko aurrebenjamin, bejamin, alebin, infantil eta kadeteen pilota partidak jokatu dituzte.

Bazkaltzeko tartea hartu, eta haur eta gaztetxoak izan dira arratsaldeko protagonista. Dantza, panderoa eta trikitia; haur bakoitzak bere dohainak erakusteko aukera izan du herriko plazan. Argi geratu da Berastegi artista ugariren jaioterria dela.

Emanaldiaren ondoren, haurrek dantza soka dantzatu dute, eta AIKO taldearen erromeria hasi da ondoren. Zahagi ardoa izango da plazan, eta egunari amaiera emateko, Egan taldearen emanaldia izango da herriko plazan.

Bihar, atseden eguna

Asteburuan nahikoa indar xahutuko zuten berastegiarrek, eta bihar atseden hartzeko eguna izango dute. Nolanahi ere, Alurr dantza taldaren emanaldia izango da bihar, 22:00etan, eskola atarian. Asteartean jarraituko du festak Berastegin; ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

Berastegi, ez ote festa gehiegi?

Iñigo Otaegi 2016 abu 04 Berastegi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!