San Lorentzo jaiak 2016

Saria, Satorzaleentzat

Ane Urkola 2016ko abuztuaren 6a

Kuadrillen Eguna da gaur Berastegiko San Lorentzoetan. Kuadrillen arteko jolasak izan dituzte arratsaldean, eta Satorzale izan da irabazlea.

Giro ederra sortu dute kuadrillen arteko jolasek Berastegin. Proba bera egin behar izan dute kuadrilla guztiek, eta Satorzalek egin du azkarren. Jolasen ondoren, herriko plazan jarraitu du festak. Sagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera izan da; bitartean Barriola urdaiazpiko moztaileak erakustaldia eskaini du, eta toka txapelketa herrikoia jokatu dute. Jainekin txaranga aritu da giroa alaitzen egun guztian zehar.

Afaltzeko tartea hartuko dute orain berastegiarrek; 00:00etan,  Ze Esatek! taldearen kontzertua izango da, eta ondoren, erromeria izango da Fan&go erromeria taldearekin.

BIHARKO EGITARAUA

Ajeari aurre egiteko, honako egitaraua antolatu dute biharko:

ABUZTUAK 7, IGANDEA

10:00. Goiz deia. 

11:30. Herriko aurrebenjamin, benjamin, alebin, infatil eta kadeteen pilota partidak.

18:00. Haurren dantza, txistu eta trikiti emanaldia eta haurren dantza soka.

19:30. AIKO taldearekin dantzaldi eta erromeria plazan.

Ondoren. Zahagi ardoa plazan.

00:00. Egan taldea.

Erlazionatuak

Berastegi, ez ote festa gehiegi?

Iñigo Otaegi 2016 abu 04 Berastegi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!