Elduako auzoa bisitatuko du aurten Berastegiko ibilaldiak

Maier Ugartemendia 2016ko mai. 3a, 08:00

Hogeita laugarren edizioa du maiatzaren 8an, igandean, ospatuko den Berastegiko Ibilaldi Neurtuak; zortzi ordu inguruko iraupena du.

Hogeitalaugarren urtez ari da lanean Berastegiko Basurde Kultura eta Kirol Elkartea ibilaldi neurtua antolatzeko. Maiatzaren 8an izango da aurtengoa, eta helburuak anitzak dira: «kirolaren praktika bultzatzeko Berastegiko inguruko kultura ezagutzera emateko, eta egun bat ondo pasatzen laguntzeko».

Ibilaldia antolatzeak «nahikoa lan» ematen dio elkarteari Joxe Garaiburu kideak esandakoaren arabera, urteko lanik «gogorrena» izaten baita honakoa.

Ibilaldia erabat finkatuta badago ere, urte batzuetan ibilbidea aldatzen dute. Aurtengoan, esaterako, Eldua auzotik pasako da ibilaldia, herriko auzotarrei «omenaldi txiki bat» egiteko asmoz. Ibilbidea «polita» dela dio Garaiburuk, izan ere, herriko mugakide guztiak zeharkatzen ditu ibilbideak, eta hortaz, ibilbidea gozagarri egiten du.

IBILBIDEA ETA GONBIDAPENA

Igandean 07:00etan Berastegiko plazatik abiatuko dira ibilbidean parte hartzen dutenak, eta izen ematea ere egunean bertan, irteeran egingo denez, antolatzaileek izen ematera lehenago joatea gomendatzen dute. 6 euroko kostua du izen emateak, eta ibilbidean zehar 5 kontrol-puntu eta 3 zerbitzu-eremu ezarriko dira; hau da, ura eta beste zenbait elikagai izango dira bidean. Segurtasuna bermatzeko, berriz, Gurutze Gorria ere bertan izango da.

Amaiera, parte hartzaileen artean babesleek eskainitako zenbait opariren zozketa egingo da proba amaitu duten mendizaleen artean.

Eguraldiaren eta beste hainbat faktoreren eraginez, hogeita lau urte hauetan parte hartzaileen kopurua asko aldatu izan da; «gehienez» 300 pertsona inguruk parte hartu izan dute. Aurten XIV. Orduak izango direnez, parte hartzaile kopuruak gora egitea espero dute, aurreko urteetan horrek kopurua igo egin izan baitu. Hala ere, dena prest izaten «saiatzen» ari dira, ezer huts ez egiteko.

Garaiburuk «eskerrak» eman nahi dizkie babesleei euren laguntza eskaintzeagatik. Bestalde, mendizale guztiei «gonbidapena» luzatu nahi die Berastegiko Ibilaldi Neurtuan parte hartzeko.

DATUAK
Eguna. Maiatzak 8, igandea.
Ordua. 07:00etan.
Iraupena. 8 ordu inguru.
Ibilbidea. Berastegi -Larre (San Lorenzo) - Mugaga - Urdelar - Ibin, Belauriate - Eldua - Elduain erreka - Letabe - Iturregi - Erroizpe - Laarte,Almitxuri - Arranomendi, Arburu - Goiu - Uli - Ulizar - Irumugarrieta - Lizartoki - Berastegi.
Irteera eta amaiera. Berastegiko plaza.
Izen ematea. Irteera gunean, egunean bertan.
Kostua. 6 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!