Martxoaren 7tik, datorren astelehenetik, aurrera mediku eta erizain zerbitzu berria udal eraikinaren behe solairuan kokatuta egongo da. Bertan ezarri baitute kontsulta berria.
Hori dela eta, datozen egunetan inaugurazio eta ate irekiak egingo dira. Hain zuzen ere, inaugurazio ofizialaren aurretik, herritarrei zabalduko zaizkie kontsultaren ateak. Bihar, martxoaren 3an, 18:00etatik 20:00etara herritarrentzat ateak irekiak egongo dira, kontsulta ezagutzeko.
Hurrengo egunean, berriz, ostiralean, hilak 4, mediku kontsultako inaugurazio ofiziala izango da, 11:00etan. Osakidetzako arduradunak bertan izango dira.
Bestalde, astelehenetik aurrera zerbitzua normaltasunez eskainiko da udal eraikineko kontsulta berrian.