Herritarrei euren azken fakturak eramateko deia egin die udalak, horiek aztertzeko aukera izango baita. Gainera, horrela energia berriztagarrien alde egiteko aukera eskaintzen die herritarrei.
Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba da, eta Berastegiko Udalaren hainbat eraikin publikori ematen dio zerbitzua. Udalak herritarrei ere eman nahi die aukera eta zalantzak argitzeko tailer bat egingo dute, gaur, hilak 11, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.
Herritarrei euren azken fakturak eramateko deia egin die udalak, horiek aztertzeko aukera izango baita. Gainera, horrela energia berriztagarrien alde egiteko aukera eskaintzen die herritarrei.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?