Baserriz baserri ibili dira berastegiarrak inauteri giroa zabalduz

Ataria 2016ko urtarrilaren 30a

Bi eguneko festa antolatu dute Berastegin aurtengo inauterietarako. Atzo haur eta gaztetxoen txanda izan zen eta gaur helduagoek hartu diete lekukoa. Goizean herriko plazatik abiatu eta baserriz baserri ibili dira kalejiran, trikiti doinuak lagun hartuta

Behin herrian zehar ibilbidea osatu ondoren, herri bazkarian bilduko dira berastegiarrak eta bazkal ondoren, eztarriak berotzeko karaokea izango dute. Gauean, Urepele biltokian luntxa izango da eta egunari amaiera emateko DJ Txoko gonbidatu dute gaueko 23:00etan.

Faustino eta Asintxiorekin izan gara gaur goizean Berastegin:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!