Berastegiko Gabonetako egitaraua

Ataria 2015eko abenduaren 18a

Abenduak 22 • 10:00. Eskolako jaialdia, txorixoa banatuko dute. Olentzero joango da eskolara.

Abenduak 24 • 09:00. Plazatik aterako dira herriko haur, gazte eta helduak etxez etxe abestera. 14:00. Aparkaleku azpiko lokalean bazkalduko dute. Guraso elkarteak kafea eta pastak jarriko ditu, baina bazkaria norberak eraman behar du.

Abenduak 30 • Urepele Gazte Elkarteak urteurrena ospatuko du. 09:00. Urepel mendira irteera. Gero mendian izandakoek bazkaria. 20:00. Luntxa. 22:30. Kontzertuak: Sukarra 37 eta Guri 5 taldeak.

Abenduak 31 • 18:00. Urepele elkarteko XII. Urte Zahar krosa.

Urtarrilak 5 • 18:30. Erregeen etorrera, plazan, herriko dantzariekin, txistulariekin eta jaiotza bizidunarekin.

Abenduak 23, 28 ,29, 30 ,31 eta urtarrilak 4 eta 5 • 10:30-12:30 2-12 urte bitarteko haurrentzat, ludoteka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!