Kultur astean jolasean jarraitzen dute berastegiarrek

Maier Ugartemendia 2015eko urriaren 31

Kultur astea amaitzear dago, eta gaur ogia egiteko ikastaroa eta Eskola Gurutziaga abesbatzaren emanaldia izango dituzte

Atzo, berriz, Kulkiren eskutik industria parkeaz gozatzeko aukera izan zuten haur eta gaztetxoek. Eskolako atarian jarritako ekintza ezberdinetan ederki ibili ziren jolas ezberdinetan. Jakoba Errekondo ere bertan izan zen Bizi baratzea liburua aurkezten, eta eguna amaitzeko Xalbador izena eta izana dokumentala ikusi zuten.

Bihar emango diote amaiera kultur asteari, azoka egunarekin:

AZAROAK 1, IGANDEA

Goizean. XVII. Azoka eguna izango da eta bertan herriko produktuak: barazkiak, gozokiak, gazta, eztia, eskulanak, etab.

13:30. Lehiaketa guztietako sari-banaketa.

18:00. Talo jana eta goizeko lehiaketetako gazta eta arroz-esneen dastaketa; ardoak eta sagardoak lagunduta. Tartean, Teresa eta Sara Caminos trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!