Amaia Azkue Uemako zuzendaritza batzordeko kide izango da

Ataria 2015eko urriaren 3a

Argazkia: @uema_eus

Gaur goizean egin du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Azpeitian, agintaldi berriari ekiteko batzarra eta aho batez onartu dute zuzendaritza batzorde berria; batzordeko kide izango da Amaia Azkue, Berastegiko alkatea

EH Bilduren zazpi kide (tartean, lehendakaria), EAJren hiru ordezkari (tartean lehendakariordetza) eta udal talde independentetako batek osatu dute batzorde berria. Uemako lehendakari berria, hortaz, Josu Labaka Azpeitiko EH Bilduko zinegotzia izango da.

Gaurko bileran ez dute parte hartu Tolosako eta Lekeitioko udaletako ordezkariek; ez dute argitu mankomunitatean jarraituko duten edo ez. Tolosaldeko Atariari eskainitako elkarrizketan zalantzan jarri zuen jarraipena Olatz Peon, Tolosako alkateak. EAJren esku daude bi udal horiek. Nolanahi ere, ia salbuespena dira bi kasuak, EAJren agintepean dauden beste 11 herrik jarraituko baitute Ueman. Areago, zuzendaritzan sartu dira hiru herri: Gatikaz gain, tartean dira Zarautz eta Zestoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!