2015/10/08 - 2015/10/12 00:00

Berastegiko XIII. Argazki Rally Herrikoia

Berastegiko XIII. Argazki Rally Herrikoia
Berastegi

Bi modalitate: argazki-kamera analogikoarekin eta argazki kamera-digitalarekin.

Izen-ematea: Urriaren 8an, ostegunean, iluntzeko 20:00an, udal bulegoetan.

Iraupena: Ostegunetik (urriak 8) astelehenera arte (urriak 12).

Amaiera: Urriaren 12an, udal bulegoetan, iluntzeko 20:00etan. 
 
Baldintzak argazki-kamera Analogikoarekin:

Materiala:Karrete bana banatuko da, bakoitza 12 argazkiz osatua.

Gaia: Egunean bertan jakinaraziko da.

Ibilbidea: Argazkiak Berastegiko mugen barruan atera beharko dira.

Aukeraketa: Parte-hartzaileek beren argazkien artetik 3 aukeratu beharko dituzte. Urriaren 12an jakinaraziko zaie noiz egingo den aukeraketa. 
 
Baldintzak argazki-kamera Digitalarekin:

Gaia: Egunean bertan jakinaraziko da.

Ibilbidea: Argazkiak Berastegiko mugen barruan atera beharko dira.

Baldintza: Argazkiak ezin izango dira manipulatu (photoshop, picassa...).

Aukeraketa: Usb batean 3 argazki ekarri beharko ditu txapelketarako. 
 
Saria: Parte-hartzaileek aukeratu dituzten argazkien artean, hoberenak hautatuko ditu epai-mahaiak eta sarituak izango dira.

Irabazleen izenak: azaroaren 1ean, Azoka Egunean, ezagutaraziko dira.

Argazkiak ikusgai izango dira Kultur Astean zehar aparkaleku azpiko lokalean. 
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!