Euskal jaiak Berastegi hartuko du bihar

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko maiatzaren 8a

Euskal jantzi tradizionalekin kalera ateratzeko deia egin die udalak, herritarrei

Udaberriko larunbata baliatuz, Euskal Jai eguna ospatuko dute, bihar, Berastegin.

Goizean hasiko dira lehen hitzorduan, pintxo lehiaketarekin eta, eguerdi aldera, trikitiaren musika zabalduko da herrian barrena.

Herri bazkaria ere izango da, noski eta, bazkalondoan gaztetxoenentzako jolasak egin ondoren, erromeriarekin biribilduko dute eguna.

Berastegiko Udalak euskal jantzi tradizionalekin atontzeko deia egin nahi izan die herritarrei, euskal jaia ospatzeko.



Euskal jai eguna

MAIATZAK 9, LARUNBATA

11:00. Herritarren arteko pintxo lehiaketa hasiko da. Pintxo lehiaketa herrikoia.

12:00. Berastegiko II. Trikiti Txapelketari ekingo diote.

Ondoren. Pintxo lehiaketako pintxoak dastatzeko aukera izango da, eta pintxo nahiz trikiti txapelketetako irabazleen sari banaketa egingo dute.

14:30. Herri bazkaria, norbere jakiak emanda. Antolakuntzak ogia, edaria, kafea eta kopa jarriko ditu.

17:30. Euskal jolasak izango dira, herriko haur eta gaztetxoentzat.

Jarraian. Erromeria doinuekin biribilduko dute 2015eko euskal jai eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!