Berastegiko irratsaioa

Berastegitik egin du irratsaioa Atariak

Ataria 2014ko eka. 13a, 08:27

Aritz Mujika Berastegiko alkatea izan da irratsaioan
Berastegin, Elduainen, Berrobin, Belauntzan, Leaburun, Gaztelun, Lizartzan eta Orexan, TOLOSALDEKO ATARIA ezagutzera emateko eta herritarrei aurkezteko kanpaina berezia abian da. Horren ondotik, komunikazio proiektuari sostengua emango dioten Atarikidea-k lortzea izango da helburu, herri komunikabide euskaltzaleak behar-beharrezkoak dituen diru iturri finkoak lortzeko. Kanpainaren barruan Berastegitik egin du gaurko irratsaioa Atariak.

Izan ere, harpidedun egiten direnek, egunkaria eta astekaria finantzatzen laguntzearekin batera, egunero-egunero ATARIA Irratia (107.6 FM) eta www.ataria.info webgunea egiteko behar-beharrezkoa diren baliabide ekonomikoak lortzen laguntzen dute.

Alegialdean bezala, herri horietako udalerri gehienen laguntzari esker finatzatu da egunkaria eta astekaria herritar guztien etxeetara banatzeko kanpaina. Ekainaren hirutik ekainaren 20a bitartean, egunero-egunero banatuko baita egunkaria eta astekaria kanpaina diruz lagundu duten udalerrietan. Doan. Horrekin batera, herri aurkezpenak eta irratsaioak egingo dira herrietan.

Hala, gaur goizean Berastegiko plazatik egin da ATARIA Irratia. 10:00etan hasita, Berastegiko hainbat herritar igaro dira ATARIA Irratiaren mikrofonoetatik. Besteak beste, herriko udal ordezkariek eta ikastetxeko haurrek hartu dute parte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!