Azokak eman dio bukaera Berastegiko Kultur Asteari

Ataria 2013ko azaroaren 4a

Berastegiko Azoka 1 1383589779858
Berastegiko Azoka 2 1383589780802
Berastegiko Azoka 3 1383589781259
Berastegiko Azoka 4 1383589781705
Berastegiko Azoka 5 1383589782158
Berastegiko Azoka 6 1383589782607
Berastegiko Azoka 7 1383589783353
Berastegiko Azoka 8 1383589783805
Berastegiko Azoka 9 1383589784245
Berastegiko Azoka 10 1383589784714
Berastegiko Azoka 11 1383589785382
Berastegiko Azoka 12 1383589785824
Berastegiko Azoka 13 1383589786264
Berastegiko Azoka 14 1383589786724
Berastegiko Azoka 15 1383589787484
Berastegiko Azoka 16 1383589787920
Berastegiko Azoka 17 1383589788369
Berastegiko Azoka 18 1383589788816
Azokako postuek apaindu zuten Berastegi, kultur asteari amaiera emanez. Bertan, postuez gain, hainbat lehiaketa izan ziren eta sariak ere banatu zituzten.

Azokako postuek apaindu zuten Berastegi, kultur asteari amaiera emanez. Bertan, postuez gain, hainbat lehiaketa izan ziren eta sariak ere banatu zituzten. Hasteko, Baserriko Produktuen posturik onena Luis Saizarrena izan zen. Posturik onenaren saria, berriz, 6.mailako ikasleentzat izan zen. Ardi, Ahari eta Bildots onenen kasuan, Iker Ugartemendiak eskuratu zuen saria. Arroz esne lehiaketako lehen postua Kontxi Saizarrentzat izan zen, eta jarraian, Mari Jose Saizar eta Inma Artola sailkatu ziren.
Baratza lehiaketako lehen saria, Maria Luisa Etxeberriarentzat izan zen, eta atzetik sailkatu ziren Mikel Garmendia eta Oier Intxaurrondo. Gazta onenaren lehiaketan, berriz,  Koro Artolak eskuratu zuen sari nagusia. Bigarrena, Hipolita Lasarte, hirugarrena, Arantxa Garaiburu, laugarrena Maria Anjeles Ugartemendia eta bosgarrena, Joxepa Irisarri.
Bestetik, Argazki lehiaketa analogikoko eta digitaleko sariak ere banatu zituzten. Analogikoan ateratakoek begirada izan zuten gaia. Lehen saria, Leire Labayenek lortu du, eta Idoia Labayen eta Inhar Esnaolak eskuratu dituzte hurrengo sariak.
Argazki digitalekoen kasuan, kontrastea izan zuten gaia, eta irabazlea Eneritz Lasarteren argazkia suertatu zen. Nahia Esnaolarena eta Uxue Lasarteren argazkiak izan ziren beste sarituak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!