Hitzekin jolasean aritu dira Berastegiko haurrak

Ataria 2013ko urriaren 25a

Kultur Astea ospatzen ari dira Berastegin, eta arratsaldean, Bertsol-haritza ikuskizuna izan dute herriko txikienek.

Kultur Aste oparoa prestatu dute, eta atzo hasi eta azaroaren 3a bitartean berastegiarrek zer ikusia eta egin aizango dute. Gaur, herriko txikienek eta hauen gurasoek, Bertsol-haritza ikuskizunaz gozatu dute udaletxeko areto nagusian. Hitzekin jolasean aritu dira, ipuin ezberdinak entzun dituzten bitartean. 22:00etan, berriz, Ez gara Palestinaz ari bertso eta musika emanaldia izango da Unai Muñoa eta Ander Lizarralderen eskutik. Bihar ere, egun osoan, talo ikastaroa, mus txapelketa, Leitzako Jeiki abesbatza edota herriko antzerki taldearen ikuskizuna izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!