Zuhaitzak mozten ari zela istripua izanda, 72 urteko gizon bat hil da Berastegin. Herenegun arratsaldean gertatu zen ezbeharra, 18:50ak aldera. Berria.info webgunearen arabera, zuhaitzak mozten ari zen gizona, eta adar batek urdail parean jo zuen. Mendi inguruan ari zen lanean, eta Ertzaintzak helikopteroan erreskatatu behar izan zuen. Erietxera larri eraman zuten, eta bertan zendu zen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Berria.info-ri azaldu ziotenez, gizonak 72 urte zituenez, ezbeharra ez dute lan istripu gisara hartuko.