Mintzalaguna egitasmoa jarri nahi dute martxan Berastegin. Euskaldun zaharrak eta euskaraz hitz egiteko zailtasuna dutenak kafe bat hartuz edo beste edozein plan eginez elkartzea da asmoa, elkarrekin euskaraz solastuz . Ekimenean parte hartu nahi duten euskaldun zaharrek eta euskararen erabilera indartu nahi dutenek hilaren 27a baino lehen eman behar dute izena udaletxean.