Pintxo potea antolatu dute Berastegin gaurko bigarrengoz. Jan edanarekin batera, gainera,
Athletic eta Realaren arteko partida ere ikusteko aukera izango dute.
Otsailaren 1ean egin zuten pintxo potea berastegiarrek, eta izan zuen «arrakasta» ikusita berriro ere antolatzea erabaki dute, «herriko giroa alaitu asmoz». 19:00etatik aurrera pintxo gozoak dastatzeko aukera izango du gerturatzen den edonork, edariarekin lagundurik Kako jatetxe tabernan, Zelai tabernan eta Urepele elkartean 1,5 euroren truke. Bestalde, 21:30etik aurrera, bi euskal taldeen arteko derbia ikusi ahal izango da aipaturiko bi tabernetan eta baita Urepele elkartean ere.