Animaliak bedeinkatuko dituzte Berastegiko San Anton ermitan, bihar

Ataria 2013ko urtarrilaren 16a

Egutegiko egun berezi horietako bat dute biharkoa, Berastegin. San Anton eguna dute, eta izen bereko ermitan egingo dituzte, ohi bezala, ospakizunak. Berezitasuna, ekitaldi horien protagonistetan dago. Izan ere, herritarrak euren animaliekin bertaratuko dira, hauek bedeinkatuak izan daitezen.

10:00etan izango da meza, eta hau bukatzean bedeinkatuko ditu apaizak animaliak. Gehien ikusten direnak zakurrak izaten diren arren, katuak, oilaskoak, arkumeak... denetariko animaliekin gerturatzen dira inguruko herritarrak ermitara. Animalien patroia da San Anton, eta animaliek urte ona izan dezaten bedeinkatzen dira egun horretan.

Bada, animaliak bedeinkatzeaz gain, hamaiketakoa egiteko aukera izango dute gerturatzen direnek, elizkizuna amaitzean prest egongo baita elizaren atarian jatekoa eta edatekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!