24 futbol talde Eivissara joateko gogoz

Ataria 2026ko ekainaren 26a

Bihar hasiko da aurtengo Belauntza Cup futbol txapelketa, eta gaur arratsaldean taldeen aurkezpena egin dute.

Aurtengo berritasunetako bat da taldeak txapelketaren babesleen izenekin lehiatuko direla. Taldeak banaka joan dira igotzen futbol zelaian jarritako oholtzara, erabiliko duten kamiseta soinean zutela. Parte hartuko duten futbolari guztiak ez dira izan, baina talde guztiek izan dute ordezkaritza. Batzuek garbi esan dute txapelketa irabaztera joango direla, eta beste batzuek ondo pasatzea dute helburu.

Bihar hasiko dira partidak, eta finala uztailaren 4an jokatuko da. Datozen egunetan, beraz, futbola eta giro ona izango dira Belauntzan. Aurtengo irabazleak Eivissa irlara bidaia jasoko du sari moduan. 24 talde ari dira lehian txapelketaren bigarren urte honetan, eta ziur denek gustura hartuko luketela saria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!