Bero handia egiten zuen arren, herritar ugari animatu dira gaur arratsaldeko bola eta toka txapelketa jokatzera. San Joan jaiak modu horretan abiatzeko ohitura izaten dute Belauntzan, eta aurtengoan ere halaxe aritu dira; haurrak zein helduak, denak elkarrekin lehian.
Txapelketa amaituta, sari banaketa egin dute Martintxo Kultur eta Kirol Elkartean. Honela geratu dira sailkapenak:
- Toka emaitzak
- Orokorrak (Federatuak)
- Ibon Miner
- Antonio Amondarain
- Iosu Lazkano
- Herrikoia (Federatugabeak eta belauntzarrak)
- Agurtzane Urrestarazu
- Jose Luis Melendez
- Izaro Etxegoien
- Iratxe Arana
- 13-18 urte
- Izaro Etxegoien
- Garazi Izagirre
- Orokorrak (Federatuak)
- Bola emaitzak
- Orokorrak (Federatuak)
- Xabier Lazkano
- Juanjo Aizpeolea
- Juan Mari Apaolaza
- Herrikoia (Federatugabeak eta belauntzarrak)
- Izaro Etxegoien
- Ana Sukunza
- Uxue Ugartemendia
- Iratxe Arana
- 13-18 urte
- Orhi Alzelai
- Iosu Lazkano
- Garazi Izagirre
- Nauel Balenzuela
- Orokorrak (Federatuak)
San Joan bezperako ohiko sua piztu dute ondoren, baina beste urtetan baino txikiagoa izan da aurtengoa, egunotan egiten ari den tenperatura altuen eraginez. Akelarrea ere egin dute, Iban Nikolairen instrumentuekin, eta herri afaria izan dute segidan. Amaitzeko, Muxutruk musika taldearen erromeria izan da.
Hona hemen datozen egunetako egitaraua:
- Asteazkena, ekainak 24
- 09:00. Diana.
- 12:00. Meza nagusia.
- 12:30. Herritarrentzat hamaiketakoa.
- 17:00. Herriko gazteen pilota partidak.
- 19:00. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Xabat Illarregi.
- Ondoren. Barrikotea.
- 21:00. Andoni Ollokiegi.
- Osteguna, ekainak 25
- 12:00-14:00. Umeentzako puzgarriak.
- 14:00. Herriko gaztetxoen bazkaria.
- 16:00-18:00. Umeentzako puzgarriak.
- 18:00. Apar festa.
- 19:30. Saiheski jatea.
- 19:30. Joselu Anaiak.
- Ostirala, ekainak 26
- 22:30. Herritarren arteko mus txapelketa, Martintxo kirol eta kultur elkartean.