Horretarako, Matx-ek eduki bereziak egingo ditu: taldeen argazki-galeria, jokalariekin eta zaleekin inkesta eta elkarrizketa ganberroak, finalean epailearen inside bideo berezia… eta, hori gutxi balitz, txapelketako argazkiak eta bideoak www.matx.eus sarean partekatzen dituzten erabiltzaileen artean Belauntzako ostatuak eskainitako bi pertsonarentzako afari eder bat zozketatuko du.
Erronka handia finalean
Ekintza ikusgarriena finalaren atarian iritsiko da. Izan ere, erronka itzela proposatuko die Matx-ek txapelketako jokalariei eta zaleei: 40 metroko jaurtiketa egin eta langa jotzen duenari urte osorako arrautzak oparituko dizkio.
Eduki horiek guztiak ikusi eta ekintzetan parte hartzeko www.matx.eus sare sozialean erregistratuta egon beharko da. Bi aldeek gonbidatu nahi dituzte jokalariak eta zaleak tokiko kirolaren sare sozialean izena ematera.