Belauntzako festak lehertzear

Ataria 2026ko ekainaren 9a

Ekainaren 23an abiatuko dituzte Belauntzako San Juan jaiak, eta lau egunetan izango da zertaz gozatu bertan.

Suziria lehertuz abiatuko dituzte San Juan jaiak Belauntzan. Ekainaren 23tik 26ra bitarte ospatuko dituzte, eta denetariko jarduerak izango dituzte, haur zein helduentzako. 

Festetako lehen egunean herri afaria egingo dute, 21:15ean, plazan. Herri afarira joateko tiketak salgai izango dira larunbatera arte, udaletxean edo herriko tabernan. Helduen menuak 30 euro balioko ditu, eta haurren menuak, berriz, 15 euro.

EGITARAUA

  • Ekainak 23, asteartea
    • 17:00. Bola eta toka txapelketa.
    • 20:00. Txupinazoa eta sarien banaketa.
    • 20:30. Sua eta Akelarrea, Iban Nikolairen instrumentuekin.
    • 21:15. Herri afaria.
    • 23:00. Muxutruk.
  • Ekainak 24, asteazkena
    • 09:00. Diana.
    • 12:00. Meza nagusia.
    • 12:30. Herritarrentzat hamaiketakoa.
    • 17:00. Herriko Gazteen Pilota Partiduak.
    • 19:00. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzalluseta Xabat Illarregi; gai jartzailea: Amaia; eta ondoren Barrikotea.
    • 21:00. Andoni Ollokiegi.
  • Ekainak 25, osteguna
    • 12:00-14:00. Umeentzako puzgarriak.
    • 14:00. Herriko gaztetxoen bazkaria.
    • 16:00-18:00. Umeentzako puzgarriak.
    • 18:00. Apar festa.
    • 19:30. Seiheski jana.
    • 19:30. Joselu Anaiak.
  • Ekainak 26, ostirala
    • 22:30. Herritarren arteko mus txapelketa, Martintxo kirol eta kultur elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!