Literatura eta musika izango dira protagonistak Belauntzan

Ataria 2026ko maiatzaren 12a

Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren 'Paradisua eta katuak' emanaldia izango da igandean, 18:30ean, Belauntzan.

Euskal kultura hauspotzeko asmoarekin, musika eta literaturaz beteriko egitarau berezia osatu du Belauntzako Udalak. Martxoaren 15ean izan zuten lehen hitzordua Xabi Solano eta Jon Garmendiak ondutako Bidasoatik Harago kantekin osatutako ikuskizun bereziarekin, eta bigarrenean, Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran izan ziren 85 kopla izeneko emanaldiarekin. Emanaldiek ikusmin handia sortu dute herritarren artean, eta, orain, hirugarren hitzorduari eutsiko diote.

Igandean izango da, 18:30ean, Belauntzako elizan. Egun horretan, Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruza izango dira protagonistak. Euskal kulturaren bi erreferente dira, hamarkadetan zehar literatura eta musika uztartuz kolaborazio emankorra izan dutenak. Elkarrekin hainbat ikuskizun eta disko sortu dituzte, hala nola, igandean Belauntzan aurkeztuko dutena: Paradisua eta katuak. Atxagaren testuak eta Muguruzaren musika uztartzen dituen ipuin eta kantu ikuskizuna. 2026ko otsail eta maiatzean errezitaldiak eskaini zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!