BABESTUTAKO EDUKIA

Lan eskaintza: bulego komertzialerako ingeniaria

Ataria 2023ko urriaren 11

Belauntzako Cadinox enpresak lan eskaintza berria jarri du martxan 'Proiektatu zure etorkizuna izarretara' lelopean. Ondoren, lan eskaintzaren informazio guztia.

Bulego Komertzialerako Ingeniaria lan eskaintzako informazio guztia:

Eskatzen duguna:

  • Ingeniari teknikoa/goi mailakoa eta/edo fabrikazio mekanikoko diseinuko goi mailako gradua
  • Planoak interpretatzeko gaitasuna
  • Solid Works, Excel eta Solidedge menperatzea
  • Hizkuntzak, ingelesa (beste hizkuntza batzuk baloratuko dira; euskara, frantsesa, ingelesa, alemana)
  • Taldean lan egiteko gaitasuna

Eskaintzen duguna:

  • Etengabe hazten ari den Europako galdaragintza liderreko kide izatea
  • Zientzia, espazio eta energia sektoreetan mundu mailako proiektu paregabeak garatzea
  • Ordainsari eta baldintza erakargarriak
  • Lan-giro ona
  • Garapen profesionala
Eginkizunak:
  • Merkataritza-taldeko kideei laguntzea
  • Eskaintzak baloratzeko piezakatzeak egitea
  • Soldadura-kordoiak kalkulatu
  • Eskaintzak idaztea
  • Eskaerak irekitzea, abiaraztea eta martxan jartzea
  • Hornitzaileen kontsultak
  • Eskaintza konplexuak gidatzea eta prestatzea, gauzatu arte

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!