Mendizabal eta Mitxelena garaile Belauntzan

Ataria 2023ko ekainaren 26a

Larunbatean, Belauntzako San Joan jaien barruan, Binakako Gazte Sega Apustua jokatu zuten. Amaiur Arrospide eta Iñigo Etxabe leaburuarrak bigarren eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren.

Almitza Sega Elkarteak antolatuta, Iriarteko soroan izan zen lehia, arratsaldez, eta hiru bikote aritu ziren, 600 metro karratu ahalik eta azkarren eta txukunen ebakitzen. Josu Mendizabal zaldibiarra eta Oier Mitxelena altsasuarra izan ziren irabazleak, Amaiur Arrospide leaburuarra eta Mattin Etxarri beruetearra sailkatu ziren bigarren postuan, eta Iñigo Etxabe leaburuarra eta Jokin Mikeo beruetearra izan ziren hirugarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!