Bihar hasiko dira San Joan jaiak Belauntzan. Igandera bitarte, izango da zertaz gozatua, suaren gainetik salto egiteaz gainera. Egitarau bete-betea antolatu dute, hitzordu berriak izateaz gain, ohiturari eusten jarraitzen dute beste zenbait ikuskizunekin.
Ohiko hitzorduez gain, badira ikuskizun berriak ere. Larunbat arratsaldean egingo duten sega apustua da horren erakusle. Iriarteko soroan, 16:30etik aurrera, hiru bikote arituko da, 600 metro karratu ahalik eta azkarren eta txukunen ebakitzen. Honakoek osatuko dituzte hiru bikoteak: Amaiur Arrospide leaburuarrak eta Mattin Etxarri beruetearrak; Iñigo Etxabe leaburuarrak eta Jokin Mikeo beruetearrak; eta Josu Mendizabal zaldibiarrak eta Oier Mitxelena altsasuarrak.
Egitaraua
- Ekainak 23, ostirala.
- 17:00. Txupinazoa.
- Ondoren. Umeentzako merienda eta ondoren puzgarriak eta ur jolasak.
- 20:00. Zahagi ardoa.
- 21:00. San Joan sua.
- 22:00. Mus txapelketa.
- 22:30. Garena, Garigabeak eta The Combix musika taldeen kontzertuak.
- Ekainak 24, larunbata
- 09:00. Diana, dultzaineroekin.
- 10:00-14:30. Argazkia Herrira plazan.
- 11:00. Meza.
- 11:30. Dantzariak eta ondoren hamaiketakoa.
- 16:30. Sega apustua, Iriarteko soroan.
- 17:30. Umeentzat herri kirol jolasak.
- 18:30. Errimak bi oinetan dantza eta bertso musikatu emanaldia.
- 21:00. Herri afaria, elizako plazan, D’ Capricho taldearekin Kubako eta Euskal Herriko musikaz alaiturik.
- 00:00. Soinuka DJ.
- Ekainak 25, igandea.
- 12:00. Pentatloi mistoa. Nerea Arruti - Amaiur Arbelaitz - Xabier Zaldua - Aratz Mugerza.
- 13:00. Goitik behera jaitsiera herriko gazteentzat.
- 14:00. Paella jatea.
- Bazkalostean. Zirko tailerra heldu, gazte eta umeentzat.
- 17:00. Bolo eta Toka txapelketa.
- 18:00. Asto ibilaldia gazteentzat.
- 19:00. Frontona ikuskizuna, Andoni Egaña bertsolariarekin.
- 20:00. Saiheski jatea eta sagardo dastaketa, Joselu Anaiak taldeak alaiturik.