Giro ederrean agurtu dituzte jaiak Belauntzan

Leyre Carrasco 2023ko ekainaren 25a

Festetako azken eguna ari dira ospatzen Belauntzan, eta hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan dute egun guztian zehar; tartean, zirku tailerra, toka eta bolo txapelketa izan dituzte.

Poliki-poliki joan dira herritarrak bolatokira gerturatzen, eta toka nahiz boloetan aritu dira. Hain zuzen, punteria doitzen ibili dira, ondoren zetorrenari aurre egiteko. Bazkalostean, gainera, zirko tailerra izan dute pilotalekuan.

Behin txapelketak amaituta, asto ibilaldia egiteko aukera izan da gazteentzat, eta ondoren, Frontona ikuskizuna izan da, Andoni Egaña bertsolariarekin. Saiheski jatea eta sagardo dastaketarekin agurtuko dituzte aurtengo festak, Joselu Anaiak taldeak alaiturik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!