Belauntzako San Joan jaien barruan segalari gazteen I. Sega-sail Lehiaketa egongo da Iriarteko soroan bihar, 16:30etik aurrera. Hiru bikote ariko dira; Leaburuko Amaiur Arrospide-Mattin Etxarri, Leaburuko Iñigo Etxabe-Jokin Mikeo eta Josu Mendizabal-Oier Mitxelena. Bikote bakoitzak 600 metro karratu ebaki beharko ditu.