2022/03/05 18:00
Oinatz Bengoetxeak partida jokatuko du Belauntzako frontoian. Atzelari moduan Esnaola izango du, eta aurkariak Maiz-Erasun bikotea. Jaialdia 18:00etan hasiko da eta lehenengo partidan afizionatuen mailako binakako partida izango da. Bengoetxea VI.aren partida izango da ondoren, eta bukatzeko Iker Zubeldia bertsolariak saioa egingo du.
Sarrerak 10 euro balioko du, eta Belauntzako Ostatuan, Belauntzako Bentan eta Leitzako Arakindegin erosi daitezke, edo baita 695779224 zenbakira Whatsapp mezua bidalita ere, edota bbkelkartea@hotmail.com helbidera idatziz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?