Silvia Moneok alkatetzan jarraituko du

Irati Saizar Artola 2019ko maiatzaren 27a

Lau zinegotzi eskuratu ditu Denok Batek, eta beste zinegotzia Belauntzako Herritarrek lortu dute

Hiru aukera ziren Belauntzan udal hauteskundeei begira: Denok Bat, Belauntza Herritarrak eta PSE-EE. Aurten, estreinakoz, zinegotziak zerrenda irekien bidez aukeratu dira, hau da, pertsonei eman zaie botoa, alderdiei eman beharrean. Horrela, Denok Batek lau zinegotzi eskuratu ditu eta bat izango du Belauntza Herritarrak taldeak. Beraz, Silvia Moneok jarraituko du alkatetzan, 82 boto eskuratuta. PSE-EE zinegotzirik gabe geratu da, 3 botorekin.

Guztira, 147 lagunek bozkatu dute, azken hauteskundeetan baino %5,47 gutxiagok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!