Belauntzan Denok Bat taldea osatu dute udal hauteskundeetarako

Ataria 2019ko maiatzaren 10a

Laugarren aldiz aurkeztuko da Denok Bat taldea udal hauteskundeetara. Azken agintaldian Mariano Lazkano zenaren alkate kargua hartu zuen Silvia Moneok, eta jarraitzea erabaki du.

Herria bizirik mantentzea eta herritarren bizi kalitate ona bermatzea dira taldearen helburu nagusiak. "Gogotsu bideratu ditugun proiektuak bukatuta ikusi nahi genituzke datorren agintaldian", azaldu du Silvia Moneo hautagaiak. Aisialdian, etxebizitzetan, irisgarritasunean eta zerbitzuetan jarri dituzte begiak, eta ardatz horien inguruan sortu dute programa.

Honakoa izango da Belauntzako Denok Bat taldeak osatu duen zerrenda:

1. Silvia Moneo Cid.
2. Jose Ramon Moneo Ormazabal.
3. Jose Antonio Ormazabal Saizar.
4. Iñaki Telleria Bengoechea.
5. Ismael Ballesteros Garcia De Los Rios.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!