Elixabete Nosellas, Belauntza, 1959

Ataria 2019ko otsailaren 10a

«1975eko urria hasieran atxilotu ninduten, eta ez dakit zehatz zenbat denboran eduki ninduten. 7 edo 8 egun izango ziren»

«Guardia zibilak kondekorazio bila zetozen hona eta, gerora ulertu dut, guri horrelako tratu krudela emateak saria ekarri diela»

«16 urte besterik ez nituen eta emakumea nintzen, horrek suposatzen duen guztiarekin»

«Jokin eta biok bikote izatearekin jolasten zuten, eta presio egiten zidaten familiarekin. Anai-arreba txikiak nituen etxean»

«Nire kasuan, torturek eragin handia izan dute. Fisikoki arrastoak utzi dizkit, baina presio psikologikoa izan zen gogorrena»

«Garai batean genuen kontzientzia eta indarra ez dizkigute kendu. Eta horrek bultzatu gaitu orain pausoa ematera»

«Beste arlo askotan ibili izan naizelako ezagutzen nau jendeak, eta kalean topatu dudan jende asko harritu da, torturatu nindutela jakin dutenean».

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!