Belauntzako Ostatua irekiko dute hilaren 26an

Ataria 2018ko uztailaren 25a

Hilabeteak itxita egon ondoren, bihar irekiko dute Belauntzako Ostatua. Herritarrei zuzendutako hamaiketakoa ere egingo dute uztailaren 29an, meza bukatu eta gero.

Tolosako Peñascal Kooperatibak hartu du Belauntzako Ostatuaren ardura eta bihar irekiko dute. Peñascalek Ostatua baliatuko du hostalaritza eskolan dauden gazteei heziketa eta formakuntza emateko.

Aurrerantzean astearteetan hartuko dute atseden, eta udako oporrak abuztuaren 6tik 21era egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!