Haurren gozamenerako

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko ekainaren 23a

San Joan jaiak ari dira ospatzen Belauntzan. Eguna haur jolasekin hasi dute eta puzgarriak ere izan dituzte.

Eguna bukatzeko San Joan sua eta suziriak izango dituzte eta ohi bezala, herri afaria ere egingo dute frontoian. Jaiak astelehenera arte luzatuko dituzte.


Ekainak 24, igandea
10:30. Meza San Juan elizan. Ondoren hamaiketakoa.
12:00. Gorriti eta bere animaliak, haurrentzako.
17:30. Frontenis txapelketa herrikoia.

Ekainak 25, astelehena
17:00. Zesta punta erakustaldia frontoian.
18:00. Toka eta ping-pong txapelketak.
20:00. Saiheski jatearekin eta suziriekin emango zaio festei amaiera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!