Usadio onak errepikatzeko dira

Maier Ugartemendia 2015eko abenduaren 18a

Kultur asteari bihar emango diote hasiera Belauntzan. Abenduaren 24an Olentzeroren etorrerarekin amaituko da.

Azken urteetako usadioari jarraituz, Gabon egunen inguruan kultur astea ospatuko dute Belauntzan. Horretarako bihar hasi eta abenduaren 24ra bitarte ekimen ezberdinak antolatu dituzte.

Gabonetan ohikoak izaten diren deialdiak ere txertatu dituzte euren astean, tartean herrian kantuan aritzea, eta deialdi berezia egin nahi izan diete adin guztietako herritar guztiei abenduaren 23an egingo den entseguan eta egunean bertan parte hartzeko.

Kultur astea

BIHAR, ABENDUAK 19

19:30. Urdaiazpiko mozketa, pintxo potea eta gaztaina erreak.
20:30. Musika emanaldia (gitarra, biolina, etab.), Herriko Tabernan.

ETZI, ABENDUAK 20

12:00etatik aurrera. Herrikoen argazki erakusketa, kultur etxean.

ABENDUAK 22, ASTEARTEA

18:30. Jakoba Errekondoren Bizi baratzea liburuaren aurkezpena eta hitzaldia, kultur etxean.

ABENDUAK 23, ASTEAZKENA

11:00. Entsegua kultur etxean, ludotekan, hurrengo egunean kantuan ateratzeko.

ABENDUAK 24, OSTEGUNA

15:00. Herriko Taberna inguruan biltzea kantuan ateratzeko.
18:00. Olentzeroren etorrera izango da, opari eta guzti, taberna inguruan.
Ondoren. Askaria, bertaratzen diren guztientzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!