Belauntzan erretirodunen eguna ospatuko dute igandean

Maier Ugartemendia 2015eko azaroaren 18a

Belauntzako Erretirodunen eta pentsiodunen  egunerako izena emateko udaletxera deitu behar da ostegunerako

Urteroko ohiturari jarraituz, erretirodunen eguna ospatuko dute igandean Belauntzan. Ospakizuna igandean izango da eta egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:30ean meza izango da San Juan elizan guztientzat. Ondoren dantzariak eta toka txapelketa izango dituzte gerturatzen direnek, eta azkenik herriko ostatuan bazkari bat egingo dute denek elkarrekin. Gainera, bazkal ondorena girotzeko bertsolariak eta soinu jolea ere izango dira.

Gauzak horrela, udaletik gonbita luzatu die herritarrei "elkarrekin egun polit bat pasatzeko". Eta bertara joatera animatzen direnek izena eman beharko dute, bihar, hilak 19, baino lehen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!