Gizonezko bat hil da Belauntzan enbor batzuk gainera erorita

Ataria 2015eko urriaren 7a

Ertzaintzak jakinarazi duenez 10:10 aldera gertatu da istripua, Belauntzan. Egurra mozten ari zen gizonezkoa.

Herritar batek eman du istripuaren abisua, eta larrialdietarako zerbitzuak gerturatu direnean ezin izan dute ezer egin. 51 urteko gizonezkoa hilik zegoen enbor batzuk gainera erorita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!