Markel Olano Belauntzan izan da herriko proiektuen berri izateko

Ataria 2015eko otsailaren 20a

Mariano Lazkano alkatearekin herriko enpresa eta intereseko lekuak bisitatu ditu

Markel Olano, Gipuzkoako Aldun Nagusia izateko EAJko hautagaiarekin izan da Bittor Oroz, Nekazaritza eta Arrantza kontseilariordea, Belauntzan. EAJk azaldu duenez  herrian "bizi duten egunerokotasuna, eta etorkizunera begira dituzten proiektuak" ezagutu dituzte bertan.

Bisita Muñagorri galdarategian hasi eta jarraian Sutargira, adimen urritasuna duten pertsonak lana egiten duten enpresara joan dira. EAJ-k azaldu duenez Sutargiri "babes osoa" adierazi diote egiten duten lanagatik: "lantegi honen helburu nagusia, enpresekin eta izaera publiko zein pribatuko erakundeekin hitzartutako zerbitzu emate eta lan egitearen bitartez, minusbaliotasun-ziurtagiria duten adimen urritasun arinez eta adimen limitez diagnostikatutako pertsona taldearen lan itxaropenei erantzuna ematea da".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!