Lau negutegitan aurkitu dituzte kalamuak

Asier Imaz 2014ko urriaren 25a

Ertzaintzak kalamu landareak aurkitu zituen atzo Belauntzako baserri batean. 25 eta 27 urteko bi gazte atxilotu zituzten, droga trafikoa leporatuta. Oraindik atxiloturk jarraitzen dute gazteek.

Operazioa 13:30etan hasi zuen poliziak, eta 16:30ak arte iraun zuen, gazteak etxean babestu baitziren, Ertzaintzaren esanetan. "Esku hartze taldeak joan behar izan zuen, eta azkenean lortu zuten etxera sartzea. Ez zen zauriturik egon".

Gaur arratsaldean ertzainak berriro ere Belauntzara joan dira, oraingoan epailearekin. Ertzaintzaren prentsa zerbitzutik azaldu dutenez, ikerketak aurrera jarraitzen du, eta oraindik ez dakite zenbat kalamu zegoen Belauntzan: "Lau negutegitan aurkitu ditugu landareak, eta horrez gain, kalamua hazteko beharrezko material guztia".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!